Enpleguaren Astearen XXX. edizioa azaroaren 15ean, asteazkena, ospatuko da FICOBAn.
Eskualdeko enpresak eta hainbat lanpostu betetzeko profesionalak bilatzen dituzten mugaz gaindiko enpresak bertaratuko dira. Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak eta atzerriko titulazioak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa emango duen Bidez Bide Elkartea ere bertan izango dira.
Enpresa horiekin harremanetan jarri nahi baduzu, joan FICOBAra adierazitako egunean.
Lan-eskaintzak Bidasoa bizirik-eko webguneko Agenda/Lan Eskaintzak atalean argitaratuko dira urriaren 31 asteartetik aurrera. Egunero eguneratuko dira.