Beste urte batzuetan bezala, zailtasunak dituzten familiei laguntza emateko asmoz Garraioa eta Logistikako ikasleak, “Haurralde“, “Zaporeak“, “Elikagai Bankua” eta “Irungo Harrera Sarea” ONGekin batera abenduaren 12, 13 eta 14ean Plaiaundiko eraikinaren sarreran arropa, janari eta jostailu bilduko dituzte.
Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, guretzako laguntza txiki bat izan daitekeena beste batzuentzat laguntza handia izan daitekeelako.