KORRIKAren mezua:
Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta. Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu, mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.
Harro hadi Kantauri itsasoa, Arabako mahats, Bardeako buztin. Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina. Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin, espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez, aldarri egin.
Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz. Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz. Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan. Harro herri, eta harro KORRIKAn!
Guk ere, Plaiaundi LHII bezala, korrikan parte hartuko dugu, datorren ostegunean, hilak 14, Kolon Pasealekuan lekukoa eramanez.
- Gure km-zenbakia: 10.
- Lekukoa hartzeko tokia: Kolon Hiribidea, 38 (semaforoan, zebra bidean, Kafetegia eta Bankinter artean).
- Lekukoa hartzeko ordua: 16:18 (komeni da 15-20 minutu lehenago bertaratzea).