Gaztez eta gizarte-ekonomiako erakundeetako eta eragileetako ordezkariz betetako entzulegoaren aurrean, gaur, Kursaalean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako EKOS Gizarte Ekonomiaren Jaialdiaren sari-banaketa egin da.
EKOSen helburua eredu ekonomiko honi balioa ematea eta arrakasta kasuak ezagutaraztea da.
Inklusioa, iraunkortasuna, berdintasuna, elkartasuna eta tokiko garapena izan dira irabazleek proposamenak sortzeko erabili dituzten gaiak.
Irabazleak
Jaialdiak gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea izan du helburu, bi modalitatetan (grafikoa eta ikus-entzunezkoa) pieza sortzaileak landuz, eta, horrela, eredu hori gazteei ezagutaraziz. Parte-hartzaileak bi kategoriatan lehiatu dira: DBHko 4. mailatik aurrerako ikasleak, LH eta Unibertsitatea; eta publikoaren kategoria, oro har, diseinu grafikoaren edo ikus-entzunezkoen munduko profesionalentzat edo zaleentzat, 18 urtetik gorakoak.