Irakaskuntza presentzialaren kasuan matrikula bat ezeztatzen bada, eskatzailea matrikulatuta dagoen lanbide-modulu guztietan bajan emango da. Matrikula ezeztatuz gero, ez da pertsona hori ebaluatuko eta ez da ikasturte amaierako ebaluazioaren aktetan agertuko. Ikastetxe publikoetan matrikulatuta dauden pertsonen kasuan, ikastetxeko zuzendariari zuzenduko zaio matrikula ezeztatzeko eskaera.
Irakaskuntza presentzialean, abenduaren 29a baino lehen aurkeztu beharko da eskabidea. Honako arrazoi hauetako bat egon dela erakusten duten egiaztagiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera, eta aldeko txostena egingo da, betiere arrazoi hauetako bat egon bada:
- Ikaslearen gaixotasun luzea.
- Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duen lanpostu batean hastea.
- Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duten obligazio pertsonalak edo familiarrak izatea.
- Eskabidea helarazi den ikastetxeko zuzendariak aintzat hartutako beste ezohiko zirkunstantzia batzuk.
> Eskaera-orria (idazkaritzan entregatzeko).
Ebazpenaren kopia bat ikaslearen espedienteari gehituko zaio.
Ikasleak plazaren erreserbarako eskubidea galduko du eta etorkizunean matrikula ezeztatu zaien ikasketa horiekin jarraitu nahiko balu, berriz parte hartu beharko luke ezarrita legokeen onarpen prozedura orokorrean (ikasle berria balitz bezala). |
Erreferentzia: AGINDUA, 2019ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, 2019-2020 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkezteko epea, onartzeko epeak eta matrikularenak biltzen dituen egutegi komuna ezartzen da, eta zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onesten dira, hezkuntza hori eskaintzen duten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak onesteaz gain. 2019ko maiatzaren 28a, asteartea, EHAA.