CIFP Plaiaundi LHII

Más resultados..

Generic selectors
Solo coincidencias exactas
Buscar en el título
Buscar en contenido
Post Type Selectors
post
page
Filtrar por categorías
Administrazioa eta kudeaketa
Aktualitatea
Berriak
Ekitaldiak
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Ikaskuntza-Eredua
Ikasleak
Informatika
Jakinarazpenak
Matrikulazioak
Merkataritza eta garraioa
Orrialdeak
Osasungintza
Proiektu eta Zerbitzuak
Proiektuak
Tramiteak idazkaritzan
Zerbitzuak
Zikloak

LP-rako (praktikak) salbuespena.

Ikasleek,ikasten ari diren lanbide ikasketetako LP moduluak beren lan esperientziarekin lotura duenean, honen SALBUESPENA eska dezakete, beti ere, lan arlo horretan, gutxienez, urte 1eko esperientzia ziurtatzerik baleukate.

Aurkeztu beharreko agiriak (ziurtatu egin beharko da urtebete osoko gutxieneko lan esperientzia):

Besteen konturako langileek:

> Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokor, Itsasoko Gizarte Institutu edo afiliatua egon den mutualitatearen ziurtagiria, non adieraziak egon behar diren:

  • Enpresa.
  • Lan maila taldea (kotizazio taldea).
  • Altan egondako denboraldiak (ziurtatutako egun kopurua guztira edo Autonomoen Erregimenean egindako kotizazioaldiak).

> Lan kontratua edo lan esperientzia lortzeko aritu den enpresaren ziurtagiria, non adieraziak izango diren:

  • Kontratuaren iraupena.
  • Garatutako jarduerak.
  • Jarduera horietan emandako denbora zehatza.
Autonomo edo nork bere konturako langileak:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, non azalduko den dagokion erregimen berezianaltan emandako denboraldiak.

Garatutako jardueren deskribapena eta jarduera horiek egiten emandako denbora.

Bekadunek edo bolondres gisa aritutako langileek:

Beren zereginak egin dituzten erakundearen ziurtagiria, non zehaztasunez agertuko diren egindako betebehar eta jarduerak, hauek zein datetan eginak diren eta hauetan emandako ordu kopurua.

Heziketa Zikloko LP-ko koordinatzaileak ikuskatuko du ikasleak aurkeztutako ziurtagiria eta egindako jarduerek LP-ko moduluarekin lotutako lanbide gaitasunekin zerikusirik duten ala ez aztertuko du, ori egin eta gero, PROPOSATUKO DU EA SALBUESPEN OSOA EDO PARTZIALA dagokion, hori kontuan izanda, ikastetxeko Zuzendariak BANAKAKO EBAZPENA EMANGO DU eta LP-ko tutoreari eta ikasleari jakinaraziko die. Salbuespena partziala izanez gero, salbuetsita gelditu diren ordu kopurua zehaztuko du. Ebazpena aurrera eginez gero, ebaluazio aktetan eta ikaslearen espedientean hala jasoko da.

Partekatu sarrera hau

Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Email
periodico-blanco
  • Aktualitatea