Heziketa Ziklorako hezkuntza baldintzak edo bideak.
Erdi Maila – D gradua
1. bidea (%75): Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:
%60 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua egiaztatzen dutenentzat. 2022-2023 ikasturtetik aurrera oinarrizko graduko titulua duten ikasle guztiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluarekin sartuko dira.
Plazen %50 DBHko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru urte naturaletan ikasketak amaitu dituztenek (2024ko ekainean titulatutakoek, 2023ko ekainean titulatutakoek eta 2022ko ekainean titulatutakoek)
Plazen %5a Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.
Plazen %5a ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.
%15 Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari titulua 2021-2022 ikasturtean edo lehenago lortuta dutenentzat.
Afinitate hauek zehaztu dira: EHAA – V. Eranskina – I. Taulan (38.orr.).
2. bidea (%15): berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.
Plazen %10 erdi edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko proba gainditu dutenentzat; lehentasuna izango dute erdi-mailako Heziketa zikloetan sartzeko probek, hurrena goi mailakoek, eta, azkenik, unibertsitatekoek.
Plazen %5 bereziazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu dutenentzat.
3. bidea (%10): honako sarbide edo kolektibo hauei, lehentasunen ordena honetan emango zaie:
Plazen %5 teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela
egiaztatzen dutenentzat:
- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
- Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
- Gainerako titulazioak.
Plazen %5 goi-mailako teknikariaren titulua duten pertsonentzat, edo sartzeko titulazio
baliokidea egiaztatzen dutenentzat, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
- Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
- Gainerako titulazioak.
Oharra: bai EM, bai GM zikloetarako, plaza erreserba txiki bat dago desgaitasun aitortua duten pertsonentzat, maila altuko edo errendimendu altuko kirolarientzat. |
Goi Maila – D gradua
1. bidea (%80): Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako teknikari titulua egiaztatzen dutenentzat, honela banatuta:
Plazen %40 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, lehentasuna izanik azken hiru ikasturteetan titulua lortu dutenek (2024ko ekainean titulatuak, 2023ko ekainean titulatuak eta 2022ko ekainean titulatuak), honako kuotak kontuan hartuz:
Plazen %35 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:
- Onarpen-irizpide gisa ezarritako Batxilergoko modalitatea eta, hala badagokio, irakasgaia egin izana; prestakuntza profesionalaren titulu zehatza ezartzen duen errege-dekretuan dago zehaztuta hori, eta hemen jaso da: V. Eranskina – III (45.orr.). Taula Batxilergoko titulu batetik sartzeko lehentasunak.
- Batxilergoko modalitatea egin izana, baina ez irakasgaia, aurreko apartatuan aipatutakoak.
- Batxilergoko beste modalitate bat egin izana.
Plazen %5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten
ikasleentzat.Eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.
Plazen %40 Lanbide Heziketako teknikari titulua egiaztatzen dutenentzat, azken hiru
ikasturteetan lortutaEHAA – V. Eranskineko II. taulan (41.orr.) zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz – Erdi-mailako titulu batetik goi-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak–.
2. bidea (%15): berariazko prestakuntza-ikastaro bat edo sarbide-proba bat gainditu duten pertsonei esleituko zaie.
Plazen %7,5 goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko probak, lehentasuna izanik goi-mailako heziketa-zikloetako probak.
Plazen %7,5 prestakuntza-ikastaro berezitu bat gainditu dutenentzat.
3. bidea (%5): goi mailako teknikari-titulua duten pertsonentzat edo sartzeko titulazio baliokidea dutela egiaztatzen dutenentzat, lehentasun-hurrenkera honen arabera:
- Lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak.
- Beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
- Gainerako tituludunak
Bai Erdi- mailakoak, bai Goi-mailakoak, sarbide bakoitzerako, aurkeztutako tituluen preferentziarekin, eta espediente akademikoko batez besteko nota hobearen arabera, eskatzaileen zerrenda izango da. |
Goi Mailako Espezializazio-kurtsoak
% 100 espezializazio-kurtsora sartzeko arauz zehaztutako titulua lortu dutenek; lehentasuna izango dute aurreko hiru ikasturteetako batean eta EAEn eskuratu duten ikasleek.
Plaza libreak geratzen badira, eta eskaera egon, plaza horiek eskainiko dira honako kolektibo hauentzat, lehentasun honen arabera:
Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenek, baina ikastaroari lotutako esperientzia egiaztatzen dutenek.Espezializazio-ikastarora sartzeko araudiak ezartzen duen titulua ez den beste titulu bat dutenek, baina ikastaroari lotutako esperientzia egiaztatzen dutenek.Titulurik ez izanik, egin nahi den ikastaroari lotutako ezagutzak egiaztatzen dituztenek.
> Informazio-iturria: EHAA, 2024ko maiatzaren 3ean, argitaratutako agindua ikusi.