Martxoaren 8ko “Zuetaz harro” kanpainak adineko emakumeek belaunaldi gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du
Esaldi honekin batera doan leloak, “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da”, emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.
Kanpaina honen oinarrian hiru mezu nagusi daude: “belaunaldien arteko harremanaren garrantzia, berdintasunaren aurrerapenean emakumeen ahalduntzeak duen funtsezko papera eta adineko emakumeen balorazioa”.