Gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurak (PEAC) aukera ematen du lortu diren gaitasun profesionalak EGIAZTATZEKO, lan-esperientziaren bidez eta/edo ikastaro edo prestakuntzaren bidez, eta ERRAZTU egiten du kualifikazio horri lotutako Profesionaltasun-Ziurtagiriaren titulua lortzea..
Prozedura hau etengabe dago irekita (EBAZPENA, 2021ko azaroaren 23ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Eus-kal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurarako ireki eta iraunkorra ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan, EHAA, 2021-12-10 ikusi).
Edozein momentuan eman dezakezu izena, lortu nahi duzun Profesionaltasun-ziurtagiriaren konpetentzia-atalak aukeratuta.
- Zalantzak, kontsultak, orientazioa eta izen-ematea: info@plaiaundi.eus – 943 899 214
- Begiratu eta deskargatu informazio-gida.
- EEI-ren webgunean Faseak, Baldintzak, Egiaztapenaren ondorioak, Orientabideak, Eskubideak eta betebeahrrak, eta Eskaeraren eredua, aurkituko dituzte.