Ikaskuntza-Eredua
Ikaskuntza-Eredua: ETHAZI
Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.
Gaur egungo industriak eta zerbitzuek orain arte ez bezalako ezagutza eta lan egiteko modua behar dutenez, Plaiaundin irakaskuntza-ikaskuntza prozesua funtzionatzeko modu berri horretara egokitu dugu, azken batean, industriara eta horrek eskatzen dituen balioetara.
Gure ikastetxean, ETHAZI irakaskuntza eredua garatzen da. Ikaskuntza- eredu honen helburua ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista izatea da, pentsamendu sortzailea eta berritzailea landuz.
Lan guzti hau ikasleek ez dute bakarrik egiten, beti talde-lanean aritzen dira ikasgelan dauden pertsona guztien talentua baloratzeko. Irakasleen eginkizuna prozesu horretan laguntzaile gisa jardutea da, hau da, erronka horri konponbidea eman ahal izateko hainbat bide bilatzen laguntzea, gidatzea eta irakastea.
Mundua eta ingurunea dimentsio etiko eta baliodun batetik pentsatzen eta begiratzen irakastea da gure helburua; beraien lanean, erantzukizun sozialean eta egungo gizartean suertatuko zaizkien erronkei erantzuteko gai diren profesional kritikoak prestatuz.
Irtermodularitatea
Zikloko irakasle talde autokudeatuak
Ebaluatzea, konpetentzien garapenean bilakaera izateko
Ikaskuntza espazioak egokitzea