Lanbide Heziketako Erdi-mailako eta Goi-mailako Heziketa-zikloetara sartzeko 2024ko probak.
Oharra: Sarrera-proba horiek LHko Erdi-Mailako edo Goi-Mailako zikloetan sartzeko titulaziorik ez duten pertsonentzat dira, hau da, ez dutenentzat DBHko titulurik, Batxilergorik, Oinarrizko LHrik, edo EMko edo GMko beste titulurik, edo Unibertsitate-gradurik, eta abar…
LABURPEN-EGUTEGIA:
- Izena emateko epea: 2024-ko urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra.
- Ordainketa egin aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda. Proben zatietarako salbuespenen behin-behineko zerrenda: Otsailak 16.
- Zerrenden aurkako erreklamazioak: Otsailaren 23ra arte.
- Ordainketa egin aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda. Proben zatietarako salbuespenen behin betiko zerrenda: Martxoak 1.
- Ordainketa: Martxoaren 8ra arte.
- Ordainketa egin ondoren onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda: Martxoak 15.
- Azterketak: Apirilak 24 eta 25.
- Behin-behineko emaitzak: Maiatzak 15.
- Behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak: Maiatzaren 22ra arte.
- Behin betiko emaitzak: Maiatzak 28.
- Ziurtagiriak eskuratzea: Maiatzaren 30etik aurrera.
Frogaren atalak. 2023-24 ikasturtea
1. Deialdia.
Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko 2024. urteko probetarako deialdia egiten da, irakaskuntza horietara zuzenean sartzeko betekizun akademikoak betetzen ez dituztenentzat.
2. Onartzeko lehentasun-irizpideak.
Nahiz eta plazak betetzeko kopurua handia da, onarpena lortzeko lehentasun-irizpideak erabiliko dituzte, eta EHAA, 2023ko abenduaren 13a, argitaratu dituzte.
3. Izen-emateak eta informazioa.
Proba horiek egin ahal izateko, eta, hala badagokio, kasuan kasuko salbuespenak lortzeko, izangaiek izena eman behar dute eranskinean, jasotako ikastetxeren batean, eta salbuespena eskatu, 2024ko urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra bitartean –biak barne–.
Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira eskabideak; (1) Eranskinean adierazitako zentroetan, interesduna identifikatu ondoren, (2) Online, Ikasgunearen bitartez https://ikasgunea.euskadi.eus).
Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira.
Izena emateko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzaile eta pasahitz baliodunak dituela Ikasgunean.
Ikasturte batean, pertsona batek ezingo du sarrera-probatarako izena eman autonomia-erkidego baten baino gehiagotan. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du matrikula deuseztatzea. Matrikula eskatzeko dokumentuan zinpeko adierazpen bat jasoko da, baldintza hori betetzen dela adierazteko.
4. Agiriak.
Online eginiko eskaeretarako, izena emateko unean entregatu beharko da dokumentazio guztia, eta, aurrez aurrekoetan, izena emateko epea amaitu arte aurkeztu ahal izango da. Honako dokumentazio hau aurkez daiteke:
(i) Identitatea egiaztatzeko agiriaren (NAN, AIZ, AIT edo pasaportea) fotokopia arrunta.
(ii) Erroldatze-ziurtagiria, gehienez 3 hilabeteko antzinatasuna duena.
(iii) Hala badagokio, eskatutako salbuespenak justifikatzeko agiriak, bai tasei dagozkienak, bai azterketaren atalei dagozkienak.
5. Ordainketa egin aurretik onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta proben zatien salbuespenen zerrenda.
Izena emateko epea amaitu ondoren, eta parte hartzeko eskaerak eta tasak eta azterketaren zati batzuk salbuesteko eskaerak aztertu ondoren, honako zerrenda hauek argitaratuko dira:
- Ordainketa egin aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.
- Proben zatietarako salbuespenen behin-behineko zerrenda.
Ondoren, zerrenda horiei erreklamazioak egiteko epea irekiko da, bai izena emateko ikastetxeen idazkaritzan, bai Ikasgunearen bidez. Erreklamazioak aztertu ondoren, honako hauek argitaratuko dira:
- Ordainketa egin aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.
- Proben zatietarako salbuespenen behin-betiko zerrenda.
6. Azterketa-eskubideak ordaintzea.
Behin aurreko artikuluan aipatutako zerrenda argitaratuta, sarbide-probak egiteko eskubideak ordainduko beharko dira. Matrikula eraginkorra izango da soilik dagokion prezio publikoa ordaintzen bada.
Ordainketa-gutuna inskripzio-agirian datorren web (URL) helbidean lortu ahalko da, edo, bestela, erreferentzia-ikastetxearen idazkaritzan.
2024ko martzoaren 8a izango da azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna.
Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probarako aplikatu beharreko prezio publikoa, 18 eurokoa izango da.
Prezio publikoaren salbuespenak eta hobariak:
- Lanbide Hastapeneko bigarren maila batetik datozen ikasleak prezio publikotik salbuetsita egongo dira.
- Prezio publikotik salbuetsita egongo dira, halaber, kategoria bereziko familia ugarietako ikasleak, bai eta Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan jasotako kasuetan dauden ikasleak ere.
- Prezio publikoaren % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako ikasleek.
7. Ikastetxea berresleitzea.
Azterketa-eskubideak ordaindu ondoren, ikastetxe bakoitzeko eskatzaileen kopuruaren arabera, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak berresleipenak egin ahal izango ditu ikastetxeenartean. Berresleitutako ikasleen espedienteak berresleitzearen ondorioz dagokien ikastetxeetara bidaliko dira.
Une horretatik aurrera, ikastetxe hori izango da proba horiek egiteko erreferentziazko zentroa.
8. Argitaratzeko eta kontsultatzeko tokiak.
Prozesuaren faseen jarraipena interesdunek egingo dute, Ikasgunerako sarbide pertsonalaren bidez; horrez gain, izena emateko edo erreferentziazko ikastetxearen idazkaritzan ere kontsultatu ahal izango da.
Prozesuari buruzko informazio orokorra Lanbide Heziketako web-orrian eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/informazioa/heziketa-zikloetarako-sarbide-probak/web01-a2hlanhz/eu/.
9. Probak egitea.
Azterketa-eskubideak ordaindu ondoren onartutakoen behin betiko zerrendan pertsona bakoitzari adierazi zaion lekuan egingo dira probak.
Probak egingo diren ikastetxeetako zuzendaritzen ardura izango da tokiak antolatzea eta proben antolaketa ikuskatuko duten langileak nortzuk izango diren zehaztea.
Egin beharreko proben egutegia:
Erdi-mailako H.Z. | Goi-mailako H.Z. | Eguna / ordua |
Hizkuntzalaritza | Zati komuna | 2024ko apirilaren 24a, asteazkena, 16:00etan |
Zientifiko-Teknologikoa + Soziala | Zati espezifikoa | 2024ko apirilaren 25a, osteguna, 16:00etan |
10. Probaren emaitzak eta erreklamazioak.
Adierazitako egunean argitaratuko dira behin-behineko emaitzak. Une horretatik aurrera, erreklamazioak egin ahal izateko epea irekiko da, eta azterketa egin den ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dira.
Erreklamazioak aztertu ondoren, adierazitako egunean argitaratuko dira proben behin betiko emaitzak.
11. Proben ziurtagiria.
Proba osoa gainditu dutenek ziurtagiria eskuratu ahal izango dute, adierazitako egunetik aurrera. Horretarako, Ikasgunea atarian sartu beharko dute.
Prozesoari buruz, informazio +: Hezkuntza web orrian.