Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo Goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko, 2024ko probetarako deialdia.
LABURPEN-EGUTEGIA
- Aurrematrikulazio-epea: Martxoaren 12tik 22ra.
- Esleipendunen behin-behineko zerrendak: Apirilaren 18a.
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak: Apirilaren 30a arte.
- Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak: Maiatzaren 7a .
- Prezio publikoa ordaintzea: Maiatzaren 14a arte.
- Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak: Maiatzaren 21a.
- Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietatik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoa ordaintzea: Maiatzaren 30etik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte.
- Probak egiteko epea: Ekaina. – Oharra: Azterketen egutegia gure webgunean argitaratuko da; AKTUALITATEA > Berriak, eta IKASLEAK gunea > Proba libreen azterketen datak.
Deialdiaren banakapena
Deialdiaren xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan Teknikariaren edo Goi-mailako Teknikariaren tituluak lortzeko 2024ko probetarako deialdia egitea.
Deialdiaren esparrua
(1) Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako lanbide-heziketako tituluak, eskaintzaren edozein modalitatetan ematen direnak, eskuratzeko probak (1/1990 Lege Organikoa, LOGSE Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzkoa).
LOGSE ziklo hauetarako deitzen dira proba libreak:
- LOGSE zikloak, 2023-2024 ikasturtean modu presentzialean ematen direnak (I. eranskina ikusi).
(2) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako Lanbide Heziketako tituluak eskuratzeko probak, lege horretatik eratorritako Lanbide Heziketako titulu bat eskuratzeko interesa dutenei zuzenduak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako eskaintza osoko erregimen presentzialeko hezkuntza-eskaintzaren parte direnak 2023-2024 ikasturtean.
Prozesuaren garapena
Probetan parte hartzeko, aurrematrikulazio-aldi bat irekiko da. Aurrematrikulazio hori EAEko sare publikoko ikastetxeetan egin ahal izango da, ezartzen diren modulu eta hizkuntza-ereduetan (2023-2024 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintzan sartuta egon beharko dute).
Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz.
Ebazpen honetan araututako prozesuan sortzen diren zerrendak kontsultatzeko, aurrematrikulazioa egin den ikastetxeko idazkaritzara jo beharko da, eta han identifikatu. Ondoren, probak egin behar diren ikastetxean kontsultatu ahal izango dira zerrendok, bai eta Ikasgunean ere, eta, horretarako, beharrezkoa izango da erabiltzailea eta pasahitza izatea.
Ezin izango da moduluen baliozkotzerik eskatu proba horietan.
Eskakizunak
Interesdunek, ebazpen honen xede diren probak egin ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 24ko Aginduan ezarritako sarbide-eskakizunak (I. eranskineko hirugarren jarraibidea) bete beharko dituzte, zeinaren bidez ezartzen baitira 2023-2024 ikasturterako izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna.
(2) Aurrematrikulazio-aldia amaitu arte egiaztatu ahal izango dira eskakizunak.
(3) Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietatik datozen pertsonek proba libreak egiteko deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, nahiz eta aurrematrikula egiteko epean lehenago aipatutako sarbide-eskakizunak ez bete; azterketak egiteko, ordea, sarbide-eskakizun horiek bete beharko dituzte, eta probak egin aurretik justifikatu beharko dute eskakizunok betetzen dituztela. Aipatutako deialdietatik datorren pertsona batek modulu bat edo gehiago egin eta gainditzen baditu eskakizun horiek bete gabe, haren matrikula automatikoki ezereztuko da, eta egindako azterketak baliogabetuko dira.
(4) Halaber, Teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, ezinbestekoa da gutxienez hemezortzi urte izatea 2024ko abenduaren 31 baino lehen; Goi-mailako Teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, berriz, gutxienez hogei urte izatea, 2024ko abenduaren 31 baino lehen, edo hemeretzi urte izatea, Teknikariaren titulua baldin badute.
(5) Ikasleak ezingo dira ikasturte batean modulu berean matrikulatu autonomia-erkidego batean baino gehiagotan. Orobat, ezingo dira modulu berean matrikulatu urrutiko modalitatean eta modalitate presentzialean.
Betekizun hori betetzen dela azaltzen duen zinpeko adierazpena jasoko du matrikula eskatzeko dokumentuak.
Curriculuma
659/2023 EDren 141.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebaluazio-probak lanbide-moduluka egingo dira, eta horien diseinua indarrean dauden curriculumei buruzkoa izango da.
Aurrematrikulazioa
(1) Aurrematrikula egin beharra dute deialdi honetan araututako probak egiteko interesa duten pertsona guztiek.
(2) Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:
- Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak Ikasgunea erabiltzailea eta pasahitza duela.
- Online: horretarako, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.
(3) Heziketa-zikloaren modulu baterako edo gehiagotarako egingo da aurrematrikula, salbu eta Proiektuaren modulua, hala badagokio, eta Lantokiko Prestakuntzaren modulua; izan ere, bi horiek modalitate presentzialean egin behar dira, heziketa-zikloaren gainerako moduluak gainditu ondoren.
Hala ere, behin modulu guztiak gaindituta, Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuestea eskatzen duten ikasleek, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkezten badute, ebazpen honetan ezarritako aurrematrikulazio-aldian gauzatu ahal izango dute matrikula.
Lantokiko Prestakuntzaren (LP) modulutik salbuesteko aukera lortzeari dagokionez, proba horietan LP moduluan ez ezik, beste batzuetan ere matrikulatuta dauden pertsonei LPtik salbuesteko aukera soilik aztertuko zaie baldin eta matrikulatuta dauden gainerako moduluak gainditu badituzte, eta, betiere, dagokien zikloko modulu horiek bakarrik geratzen bazaizkie gainditzeko.
(4) Honako datu hauek emango dira aurrematrikulazioa egitean:
(4.a) Hauetako bat izango da probetarako sarbidea, baremazioa egiteko erabiliko dena:
- Lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia.
- Eskaintza partziala.
- Agortutako deialdiak.
- Eskaeraren heziketa-zikloan aldez aurretik matrikulatu izana, eskaintza osoan edo urrutikoan.
- Gainerakoak.
(4.b) Lurralde historikoa.
(4.c) Zer ziklotan egin nahi den matrikula.
(4.d) Zer modulutan egin nahi den azterketa.
(4.e) Zer hizkuntzatan egin nahi den: ziklo bakoitzerakoa (euskeraz edo gaztelaniaz).
(5) Aurrematrikulazioa egitean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Erroldatze-ziurtagiria (gehienez 3 hilabeteko antzinatasuna): agiri hau ez aurkezteak ez dakar berarekin prozesutik kanpo geratzea. Izan ere, baremazioari baino ez dio eragingo.
- Ikasketa-espedientea edo sarbide-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko dokumentua: beharrezkoa izango da sarbide-betekizunak betetzen direla egiaztatzeko eta baremazioan lehentasuna izateko aukera izateko. (Oharra: EAEn 2015-2016 ikasturtetik aurrera, ikasturte hori barnean dela, lanbide-heziketako heziketa-zikloak egin dituztenek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar).
- Salbuespen eta hobariak justifikatzeko dokumentazioa.
Baremazioa
Aurrematrikulazio-epea amaitu ondoren, eskabideen baremazioa egingo da. Lurralde histori-koka, zikloka eta ereduka egingo da prozesu hori. Irizpide hauen arabera egingo da baremazioa, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkeraren arabera:
1.a EAEn lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietan parte hartu duten pertsonak, deialdi horretan gutxienez lanbide-kualifikazio bat lortu duten zikloetarako, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.
2.a EAEko eskaintza partzialeko heziketa-zikloak egin dituzten pertsonak, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.
3.a Aurrematrikula egin den moduluetako batean edo batzuetan (EAEn egindako heziketa-zikloetakoak) deialdiak agortuta dituzten pertsonak, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta
4.a EAEn emandako heziketa-zikloetan lehendik matrikulatua egon diren eta zenbait modulu gainditu gabe dituzten pertsonak, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.
5.a EAEn erroldatuta dauden gainerako pertsonak.
Lehentasun-irizpide horiek berak aplikatuko zaizkie, ondoren, lanbide-heziketako ikasketak EAEtik kanpoko ikastetxeetan egin dituztenei, edo lan-esperientziaren bidez edo beste autonomia-erkidego batzuetako prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietan parte hartu dutenei, edo EAEn baliozkotasunez erroldatuta ez daudenei.
Pertsonaren bat adierazitako irizpide batean baino gehiagotan sartzen bada, aukerarik onena aplikatuko zaio.
Eskaintza zehaztea eta plazak esleitzea
Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta, jasotako eskaria kontuan hartuta, zehaztuko du deialdia zer ziklotarako eta zer modulutarako egingo den, sare publikoko zein ikastetxetan, eta probak zer hizkuntzatan egingo diren.
Erreklamazioak egin ahal izango zaizkie zerrenda horiei, eta, hala badagokio, eskabideari dagokion prezio publikoari ere bai, baldin eta okerra bada, hala presentzialki, nola Ikasgunean, egutegian adierazitako epearen barruan.
Prezio publikoa ordaintzea
(1) Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak, argitaratu ondoren, prezio publikoa ordaintzeko epea irekiko da. Matrikula ez da gauzatuko, harik eta ordainketa gauzatu arte.
(2) Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietatik datozen pertsonak heziketa-zikloetan sartzeko probak gainditzeko zain badaude sarbide-eskakizunak bete ahal izateko, proben emaitza jakin ondoren egingo dute ordainketa, erantsitako egutegian adierazten den egunean.
(3) Ziklo bakoitzeko 18 euro izango da Lanbide Heziketako Teknikariaren eta Goi-mailako Teknikariaren tituluak eskuratzeko probei aplikatu beharreko prezio publikoa.
(4) Dagokion epean ordaindu ezean, probetan parte hartzeari uko egin zaiola ulertuko da.
(5) Ezin izango da dirua itzuli.
(6) Salbuespenak eta hobariak:
Honako egoera hauetako batean dauden ikasleek ez dute prezio publikoa ordaindu beharrik izango:
- Kategoria bereziko familia ugariko kide izatea.
- Genero-indarkeriaren biktimak eta haien seme-alabak, 25 urtetik beherakoak izan eta haiekin bizi badira.
- Azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan jasotako egoeraren batean egotea (dekretu horren bidez, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen da).
Prezio publikoaren % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugariko kide diren ikasleek.
Proben emaitzak eta erreklamazioak
(1) Azterketak egiteko egutegia ikastetxe bakoitzak ezarriko du, horretarako ezarritako epean.. Oharra: Azterketen egutegia gure webgunean argitaratuko da; AKTUALITATEA > Berriak, eta IKASLEAK gunea > Proba libreen azterketen datak.
(2) Ebazpen honetan araututa ez dagoen guztian, dagokion ikastetxeko antolakuntza- eta jarduera-araudia aplikatuko da.
Info+ / Gaiak eta Bibliografia
Info+:
- 2024 urterako proben deialdia, 2024/02/07ko EBAZPENA, argitaratu zen EHAAn
- Hezkuntzaren web-gunean argitaratutako informazioa.
Jasotako inskripzioetatik abiatuta, matrikulatutako ziklo/moduluetako Gai-zerrendak eta Bibliografia argitaratuko ditugu, atal honetan.
Plaiaundiko Lanbide Heziketako Proba Libreen azterketak nolakoak izan daitezkeen jakin nahi baduzu, dokumentu hau, kontsultatu.
Erizaintzako eta Dietetikako Zainketa Osagarrien Moduluen gai-zerrendak eta bibliografia:
Laborategi klinikoko eta biomedikoko moduluen gai-zerrendak eta bibliografia:
Haur Hezkuntzako eta Gizarteratzeko moduluen gai-zerrendak eta bibliografia:
Administrazio eta finantzetako moduluen gai-zerrendak eta bibliografia:
Merkataritza eta Garraioko moduluen gai-zerrendak eta bibliografia:
Zeharkako moduluen Gaiak eta Bibliografia (INGL, LPO, …):
Oharra: Libre modalitatean ez dela tutoretzarik izango gogorarazten da, beraz, ez dira gaiei edo azterketei buruzko galderak erantzungo.