GM – Haur-Hezkuntza
PRESTAKUNTZA PLANA (2000 ordu, 2 ikastaro)
Asteko | 1. mailako moduluak: |
6h | Autonomia pertsonala eta haurren osasuna. |
6h | Adierazpena eta komunikazioa. |
6h | Garapen kognitiboa eta motorra. |
5h | Garapen sozioafektiboa. |
4h | Gizarte-trebetasunak. |
3h | Laneko prestakuntza eta orientabidea. |
Asteko | 2. mailako moduluak (otsailera arte) |
10h | Haur-hezkuntzaren didaktika. |
7h | Haur-hezkuntzaren didaktika. |
5h | Familiekin esku hartzea eta gizarte-arriskuan dauden adingabeei arreta ematea. |
3h | Lehen laguntzak. |
2h | Ingeles teknikoa. |
3h | Enpresa eta ekimen sortzailea. |
5h | Haurrei arreta emateko proiektua. (otsailetik ekainera, 50etan) |
35h | Lantokiko prestakuntza. (otsailetik ekainera, 360h) |
ZER IKASI ETA EGINGO DUT?
- Haurrekin eta haien familiekin hezkuntzan eta gizarte-arretan esku hartzeko jarduerak programatzea, diseinatzea eta gauzatzea.
- Beste profesional edo zerbitzu batzuen parte-hartzea behar duten haurren eta familien beharrei erantzuteko baliabideak eta prozedurak erabiltzea.
- Esku-hartzearen prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzea, lotutako dokumentazioa kudeatzea eta informazioa transmititzea.
- Lanbide-jarduerari buruzko ezagutza zientifikoak eta teknikoak eguneratuta edukitzea, bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak erabilita.
- Haurrekin eta haien familiekin, integratuta dauden taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin harreman onak izatea, gizarte-trebetasunak, kultura-aniztasuna kudeatzeko gaitasuna eta sortzen diren gatazketarako konponbideak erakutsiz.
NOLA?
- Metodologia aktiboa eta elkarlanekoa.
IRTEERA PROFESIONALAK
- Haur-hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea.
- 0 eta 6 urte bitarteko haurren aisialdiko programa edo jardueretan hezitzailea: ludotekak, kultur etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisialdiko zentroak, baserri-eskolak, etab.
ZER IKASTEN JARRAI DEZAKET?
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Unibertsitate-irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.