EM – Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak
PRESTAKUNTZA-PLANA (2000 ordu, 2 kurtso)
Astean | 1. Kurtso Moduluak |
7h | Tresneria muntatzea eta mantentzea. |
5h | Postu bakarreko sistema eragileak. |
7h | Bulegotika-aplikazioak. |
7h | Sare lokalak. |
3h | Informatika-segurtasuna. |
1h | Ingeles teknikoa. |
Astean | 2. Kurtso Moduluak (Otsaila arte) |
8h | Sareko sistema eragileak. |
9h | Sareko zerbitzuak. |
5h | Web aplikazioak. |
5h | Laneko prestakuntza eta orientabidea. |
3h | Enpresa eta ekimen sortzailea. |
35h | Lantokiko prestakuntza. (Otsailatik Ekainara, 380h) |
ZER IKASIKO DUT? ZER EGINGO DUT?
- Oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea eta konfiguratzea, baita sare lokal kableatuak, haririk gabekoak edo mistoak, sare publikoetara konektatuak.
- Sare lokaleko ingurune batean erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazioak eta gailu partekatuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.
- Ordenagailuak eta periferikoak muntatzea eta konfiguratzea.
- Sistema mikroinformatikoak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko eragiketekin lotzen den logistika zehaztea.
- Sistema mikroinformatikoetan eta sareetan disfuntzioak diagnostikatzea proba funtzioalen bidez.
- Ingurune txikietan sare lokalen kableatua eta elektronika berraztertzea eta haiek hedadura zabaleko sareekin konektatzea.
- Sistemako hutsegiteen eta datu-galeren aurrean datuak eta aplikazioak berreskuratzeko ezarritako prozedurak gauzatzea.
- Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzea, aurrekontuak prestatzea eta bezeroari aholkuak ematea.
NOLA?
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
LAN-IRTENBIDEAK
- Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
- Informatika-euskarriko teknikaria.
- Datu-sareen teknikaria.
- Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
- Mikroinformatikako saltzailea.
- Telelaguntzako operadorea.
- Sistema-operadorea.
HONAKO IKASKETA HAUEKIN JARRAI DEZAKEZU:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.