GM – Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa
PRESTAKUNTZA PLANA (2000 ordu, 2 ikastaro)
Asteko | 1. mailako moduluak: |
4h | Lagin biologikoen kudeaketa. |
7h | Laborategiko teknika orokorrak. |
5h | Fisiopatologia orokorra. |
5h | Analisi biokimikoa. |
6h | Mikrobiologia klinikoa. |
3h | Laneko prestakuntza eta orientabidea. |
Asteko | 2. mailako moduluak (otsailera arte) |
9h | Biologia molekularra eta zitogenetikoa. |
6h | Immunodiagnostikoko teknikak. |
10h | Analisi hematologikoko teknikak. |
2h | Ingeles teknikoa. |
3h | Enpresa eta ekimen sortzailea. |
5h | Laborategi klinikoaren eta biomedikoaren proiektua. (otsailetik ekainera, 50etan) |
35h | Lantokiko prestakuntza. (otsailetik ekainera, 364h) |
OHARRA: Gaur egun, Viralgen Vector Core SL enpresarekin “Terapia genikoko medikamentuen fabrikazio industriala eta kalitate-kontrola” espezializazio-programan sar daiteke.
ZER IKASI ETA EGINGO DUT?
- Lan-arloa antolatzea eta kudeatzea
- Lagin biologikoak lortzea eta eskari klinikoei eta/edo analitikoei dagokienez banatzea, prozesuan zehar horien kontserbazioa ziurtatuz
- Prozesuaren kalitatea bermatzea
- Ekipoen funtzionamendua egiaztatzea
- Lagina egokitu, aztertzeko
- Analisietan lortutako emaitzen koherentzia eta fidagarritasuna ebaluatzea
- Analisi genetikoko teknikak aplikatzea
- Parametro biokimikoen zehaztapen analitikoak egin
- Analisi mikrobiologikoak egitea
- Teknika immunologikoak aplikatzea
- Analisi hematologikoko teknikak egitea
NOLA?
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa: ETHAZI eredua
IRTEERA PROFESIONALAK
- Diagnostiko klinikoko laborategiko goi-mailako teknikaria.
- Laborategiko teknikari espezialista.
- Ikerketa eta esperimentazioko laborategiko laguntzaile teknikoa.
- Toxikologiako laborategiko laguntzaile teknikoa.
- Ospitale- eta farmazia-produktuen ordezkari komertziala.
ZER IKASTEN JARRAI DEZAKET?
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
- Unibertsitate-irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.